Antigualeko hiztegia

Perdigo

Erabiltzailearen aurpegia
Perdigo
Olio edo saltsa gozagarria

perdigo. iz. Barazki edo eltzeko bati gainetik botatzen zaion gozagarria, gehienetan oliotan perdigatutako baratxuria.

Ohitura zaharra da etxeko sukaldaritzan bai barazkiei, bai arrainei, mahaira ateratzeko unean gehigarri bero-beroa botatzea: azari ozpin- edo baratxuri-olioa, arrainei baratxuri-olioa… Hori da perdigoa. Perdigoa egin, perdigoa bota esan ohi da, eta jakiari azken beroaldia emateaz gain, zaporea indartzen omen du, olioztatzeaz gain…