Antigoaleko hiztegia

Zimel

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko abe. 12a, 16:13
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

zimel. 1) adj. Landareez, loreez edo fruituez mintzatuz, mardultasuna eta freskotasuna galdu duena.

zimel. 2) adj. Pertsonez mintzatuz, argala eta zimurrez betea.

zimel. 3) adj. Pertsonez mintzatuz, mami eta gizen gutxikoa, gihartsua eta gogorra, zaildua.

Landare, lore eta fruituak zimeldu egin direla esan ohi dugu mardultasuna eta freskotasuna galtzen dutenean; fruituen kasuan, zimel bihurtzea, mamia galtzea eta zimurtzea ere adieraz dezake. Hedea, zerbaitetan erabiltzeko zurratu eta prestatzen den larrua, izan ohi da zimeltasunaren adierazgarri, begira bestela konparaketa hauei: hedea baino zimelago, (kortako) hedea baino zimelago. Zumea ere erabiltzen da gauza bera adierazteko: zumea bezain zimel.