Antigoaleko hiztegia

Arbilore

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2018ko abe. 12a, 16:14
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

arbilore. 1) iz. Arbiaren lorea, arbi-gara.

arbilore. 2) adj. Ergela, zirt edo zart egiteko kemenik edo ganorarik ez duen pertsona.

arbilore. 3) adj. Alferra.

Arbilorea edo arbi-gara arbiari udaberrian ateratzen zaion makila loratua da. Galiziatik etorritako ohitura omen da arbilore freskoak egosita edo albardatu eta frijituta jatea, han ohitura baita horretarako (grelos ospetsuak dira arbi-garak). Arbiak udaberrian loratzen dira, Pazko garaian, eta Pazkoari egiten dio erreferentzia hainbatetan; arbiloreen garaian konfesatzea Pazkoakoa egitea da (lehen urtean behin, behintzat, Pazko garaian, konfesatzea ezinbestekoa zen). Norbait erabat alferra dela adierazteko dauden mila eraren artean bat hauxe da: arbilorea baino alferragoa haiz! Norbait kokildurik dagoenean, zerbaiti ekiteko kemenik gabe, ergelduta, esaten zaio: ez hadi arbilorea izan! (egizak hau, hori edo bestea…).