Antigoaleko hiztegia

Aurkia / aurkiak

Erabiltzailearen aurpegia
Besteetatik bereizten dena

aurkia / aurkiak. adj. (adjetiboaren mailakatzailea) Hautatzen dena; multzo batetik seinalatzen, hautatzen edo bereizten dena, aurrez jarritako irizpidearen arabera (handi, txiki, on, txar…).

Multzo batetik, aurrez jarritako irizpidearen arabera, hautatzen den azpimultzoa adierazten da aurkia / aurkiak markarekin, eta beti joaten da mugaturik: on aurkia, kaxkar aurkiak…. Aurretik adjetiboa doa eta ondoren aurkia: on aurkia, txar aurkiak, handi aurkia bildu, txiki aurkiak kendu, ondu aurkiak aukeratu gozoa egiteko, heldu aurkiak saltzera eraman, kaxkar aurkiak apartatu eta handi aurkiak jaso, txamar aurkiak sutarako utzi…