Antigoaleko hiztegia

Erlakizten

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urt. 15a, 12:30

Zaldarra, forunkulua

erlakizten. iz. Forunkulua, zaldarra.

Ile-folikulu batean infekzioa sortzen denean, gehienetan Staphylococcus aureus bakterioa dela bide, larruazalean eta folikulu horren inguruan zornea, mina eta tenperaturaren igoera sumatzen da. Infekzioa sendatzeko herri-erremedio ugari erabili izan dira, zornea atera, zauria garbitu eta infekzioa sendatzeko. Erlakiztena sendatu bitarte horretan mingarria eta aspergarria izan ohi da, erlakiztena gaiztotu egin dela esan ohi da. Norbait gaiztoa dela adierazteko, batez ere norbait besteri sufriarazten dion horietakoa dela azaltzeko, esan ohi da: erlakaiztena baino gaiztoago da. Txondorra adinako erlakiztena da erlakizten handia.  Espainiako Gerra ondorengo urte gogorrenetan euskaraz bertsotan aritzea bera ere ez zen oso zilegia. Agian ordukoak dira bertso hauek, gaztelaniaz egindakoak, edota erdaraz ere bertsoak egiteko gaitasuna bazuela sinetsita zegoen norbaitek idatziak, nork jakin! Badakigu aspaldikoak direla, eta laurogei urtetik gora dituztela; zaharrak, baina barre-eragileak badira bederatzi puntuko bertso hauek, ikusi bestela:

Erlakiztena

Pepito cayó al patio

desde un quinto piso.

Una misa al Santo

Cristo de Lezo,

ofrenda agradecido

por salir ileso.

Posterior en el culo

le sale un divieso.

Al médico avisó,

por rayos revisó,

algo le divisó.

¿Sabéis lo que le hizo?

Aplicarle un emplasto

hecho con yeso.

 

Pero el maldito grano

mucho se le infectó

porque tenía cerca

del parapeto.

Soplar de vez en cuando

era su defecto.

Aplicarle el emplasto

le hace mal efecto,

y con un ungüento

alrededor le untó,

al fin se reventó,

elogio al que inventó

aquel maravilloso

procedimiento,

aquel maravilloso

procedimiento.