Heriotza baten ondorengo atsekabearen ageriko adierazpena

progu. 1) iz.Norbaiten heriotzak sortzen duen atsekabearen ageriko adierazpena.

Ia desagertzeko zorian dagoen hitza izango da progu. Garai batean hiletak gaur ez bezalako zeremoniarekin egin ohi ziren, eta hileta horietan elizatik hilerriraino egiten zen bidean jendeak bere atsekabea adierazten zuen: horri deitzen zitzaion progua. Duela ehun bat urte ere ez zen erraza adierazten zer zen delako progua. Herri-kontakizun batek dio kanpotar bat etorri eta hitz hori entzunda jakin nahi izan zuela zer esan nahi zuen. Esan omen zion gazteleraz oso ondo ez zekien batek: prou? parientes atrás. Progukoa egin edo segizio egin (Zarautzen honen antzeko zerbait esaten da: proukoa / seisiya), hiletaren ondoren egiten den otordu arina izaten da.