Antigoaleko hiztegia

Epai

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko ots. 12a, 14:33
Hitzaren esanahiak ezagutzeko, egin klik izenean

epai. 1) iz. Horretarako eskumena duenak (eskuarki epaile deituak) hartutako erabakia.

epai. 2) iz. Ebakia.

epai. 3) iz. Zerbait moztu ondoren (zuhaitza, ogia…) geratzen den mozketa-azalera, bereziki laua denean.

Gaur egun epai hitzak ia beti esanahi bakarra du: epaile baten erabakia. Esanahi horri loturiko hitzak badira; esaterako, auzi batean, eta bereziki lehiaketa edo sariketa batean, epaile gisa aritzen direnen multzoa epaimahaia da; auzia egiten den lekua edo eraikina epaitegia, eta epaitu da epaia ematea, epaile gisa erabakia hartzea, zerbaiti edo norbaiti buruz aldeko edo aurkako iritzia edo ustea ematea. Esanahi horrez gain baditu, gure artean, behintzat, beste pare bat ere. 1) Ebakia; hedaduraz alua izendatzeko erabiltzen da (hitz tabua baita alu): epaia, epaitxoa… 2) Zerbait moztu ondoren geratzen den mozketa-azalera. Horrela, zuhaitza bota ondoren lurrari atxikita geratzen den zatia epaitondoa da (andua ere deitzen omen zaio) eta ogia edo adar bat moztutakoan ogiaren edo zuhaitzaren epaia da geratzen zaiona: Erabil ezak zerra zorrotza epaia behar bezala uzteko!