Buru-otar / buru-otarre

Erabiltzailearen aurpegia

Buru gainean erabiltzeko saskia

buru-otarre. iz. Gauzak buru gainean eramateko ontzia, buruan erabiltzeko saskia.

Garai batean ohitura handia zegoen hainbat gai (barazkiak, arraina, arropak…) buru gainean eramateko, ontzi berezietan. Ontzi edo otarre horiek zabalera handikoak eta sakonera txikikoak izan ohi ziren. Emakumeek (emakumeak izaten baitziren eskuarki buru-otarreak erabiltzen zituztenak) solkia edo burukotea jarri ohi zuten buru gainean otarrearen azpian bururako babesa prestatzeko. Ohikoa zen, esaterako, antxoa sartzen zenean horrelako otarre bat buruan hartu eta Getariatik Zarautza etortzea arraina saltzera "antxua, antxue" dei eginez. Ba omen zen besteak baino lehenago etortzen zen emakume bat; Espresa jarri zioten ezizena. Otarrea oso erabilia izan da oraintsu arte, horregatrik, esaera zahar ugari dira otarrea aipatzen dutenak: 1) Otarre bat egiten duenak egin ditzake ehun ere. 2) Arotzaren etxean otzarea (otarrea) aulki, errementariaren etxean zotza burruntzi. 3) Emak otarrez, ez duk bilatuko eskukadaz. 4) Morroi berriak otarrarekin ura. 5) Otarre bat egiten duenak egin ditzake bi. 6) Otarre bat egiten duenak eginen ditu ehun, badu zume eta denbora. 7) Zelako zumea, halako otarrea. 8) Zurginaren etxean otarrea aulki.