Larru-bizitan / larru-bizirik / larru-hutsik / larrugorritan

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko api. 8a, 12:06

Biluzik

larru-bizitan / larru-bizian. adb. Biluzik, larrugorritan.

Modu ugari daude norbait biluzik dagoela adierazteko: larru-bizian, larru-bizitan (Zarautzen "larrubixitan"), larru-bizirik, larru-hutsean, larru-hutsik, larrugorrian, larrugorritan… Seguru asko biluzi ere hitz tabua izango zen, beste hainbat bezala.