Mastrikatu / mastrukatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko api. 8a, 12:07

Hitzaren esanahiak

mastrikatu. 1) ad. Barazkiak, frutak edo antzekoak esku artean erabili, batez ere begiramen handirik gabe egiten denean; sobatu.

mastrikatu. 2) ad. Zerbait begiramen handirik gabe eskuez haztatuz erabili; sobatu.

mastrikatu. 3) ad. Birrindu, txikitu, matxakatu. Irudizko zentzuan menderatu, azpiratu.

mastrikatu. 4) ad. Loreak eta horrelakoak zimeldu edo beren sasoia galdu.

Mastrikatu (edo mastrukatu) gutxi erabiltzen den hitza da, baina sobatu erdaldunaren lekua bete-betean ordezka dezake. Bere zentzu zuzenenean barazki eta frutak eskuz ukitu eta begiramenik gabe tratatzea da, baina zentzu beran erabil daiteke eskuz haztatzen ibiltzeari buruz ari garela; beraz, sobatzea mastrikatzea da eta soboia mastrikatzailea. Beste esanahi bat ere badu hitz horrek: motrailu edo almaiz batean hainbat osagai birrindu, sakatuz txikitu edo zukua atera, matxakatu. Azkenik, loreak eta landereak ditugula hizpide, haiek mastrikatzea zimeltzea edo trinkotasuna galtzea da.