Leporatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko api. 23a, 12:10

Ikusi hitzaren esanahiak

leporatu. 1) ad. Leporaino edo bizkarreraino zerbait jaso, lepoan hartu edo ezarri, bizkarreratu.

leporatu. 2) ad. Norbaiti zerbaiten erantzukizuna edo errua egotzi.

leporatu. 3) ad. Norbaiti zigor, lan edo eginkizun astun bat ezarri.

Badirudi leporatu aditz honen esanahia lepora edo bizkarrera zerbait astuna jasotzearen esanahiarekin loturik dagoela. Lehenego adieran zama bat lepora edo bizkarrera jasotzeaz ari gara; esaterako: Ehun kiloko baba-zakua aisa leporatzen zuen; alegia zaku hori erraz bizkarreratzen zuela. Beste bi adieretan lepora eramaten den zama ez da fisikoa, beste era bateko lan, zigor, zama edo erantzukizun bat baizik. Adibidez: Egindako iruzurra idazkariari leporatu zioten edota Bi urtetik hamarrera bitarteko kartzela-zigorrak leporatu dizkiete.