Mielka / mielga

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko api. 23a, 12:15

Ikusi hitzaren esanahiak

mielka, mielga. 1) iz. Itsaso epel eta tropikaletako arraina, marrazoaren antzekoa, kolore arrekoa, metro bateko luzera har dezakeena (Squalus sp.).

mielka. 2) adj. Jangartsua, mizkina, mirrina, ohiko janariak gogoko ez dituena.

mielka. 3) adj. Gatzik gabeko pertsona, odolik gabekoa, epela, kemenik ez duena; ergela.

Mielga (Zarautzen mielka ere deitua) marrazoaren antzeko arraina da, jangarria baina estimazio txikikoa, haragia oso trinkoa ez duelako, batik bat, eta amoniako usaina erraz hartzen duelako. Mielka adjetibo gisa ere erabiltzen da, jangartsua, mizkina, mirrina, ohiko janariak gogoko ez dituena adierazteko. Beste alde batetik, gatzik gabeko pertsona adierazteko erabil daiteke, odolik gabekoa, kemenik ez duena.