Kolaio

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko mai. 7a, 11:22

Toila eta katuarrainaren antzeko arraina

kolaio. iz. Toila, mielga eta katuarrainaren antzeko itsas arraina, 50-79 cm luze dena (Pristiurus melanostomus).

Estimazio handirik ez zuen arraina izan ohi zen kolaioa, toila eta katuarrainaren taxuerako arraina, marrazo txikia, lehortzeko itsas aingirak bezalatsu moztu eta zabaltzen zena eta urtean zehar arrantzaleen etxeetan balkoipean esekita egoten zena. Ondarroan ba omen zen esaldi bat horri lotua, eta kolaioak sikatzen jarrita zeudela esan ohi zuten halako festa edo egun berezia izanik Espainiako banderak (piper-potoak) leihoetan zabalduta ageri zirenean.