Puntapax

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko mai. 23a, 17:27

Iltze txikia

puntapax. iz. Iltze txikia, alanbre edo fildefer oinarri hartuta makina baten bidez egiten dena.

Garai batean iltzeak burdina sutan landuz egiten ziren, errementariek egiten zituzten beren sutegietan; aurrerapen handia izan zen makina baten bidez alanbre lodixko bati mutur batean punta atera eta bestean burua zapalduz egiten hasi zirenean. Iltze modu berri honi, batez ere hiruzpalau zentimetroko iltzeei, punta de Paris deitzen omen zitzaien eta hortik etorri omen zen puntapax izena.