Azkenputz, azken putz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 13a, 11:50

Lehiaketa batean azkena geratzen dena

azkenputz, azken putz. adj. (iz.?) Azkena iritsi dena, azkenekoa; batik bat lehiaketa batean.

Lehiaketa baten azkenekoa izendatzeko erabiltzen da, baina baita azkena iritsi dena, orokorrean, izendatzeko ere. Hedaduraz, eta gaitzesteko erabiltzen denean, norbaiten balio-eza adieraz dezake, norbait ezgai dela, alegia.