Arranbilote

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko uzt. 13a, 11:57
Lore-sorta

arranbilote. iz. Lore-sorta.

Ez da sarri erabiltzen den hitza. Amari galdetu nion zer esan nahi zuen arranpilote hitzak (ikusi arranpilote, arrapailo) eta inolako zalantzarik gabe erantzun zidan lore-sorta zela. Seguru asko gaztelaniazko ramilletetik dator ramillete > erramillete / arramillete > arranbillete > arranbillote. Bada abesti bat (erdi-galdua, ez baita zentzuzko letraduna, antzinako abesti baten ondorenekoa, agi danean) dioena:

Erramillete, erramillete

Txakurra(re)n buztana tente!

Edo:

Arranbilote, arranbilote,

Errokeren astoa mikelete