Arranpilote / arrapailo / arranpallo / arranpulu /arrapailots / arrapaluts

Erabiltzailearen aurpegia


Bataioaren ondoren eskukadaz gozokiak edo dirua bota

arranpilote. adb. Bataioaren ondoren gurasoek edo aita-, ama-pontekoek eskukadaz gozokiak edo dirua bota.

Hitz horiek guztiak erabili omen dira bataioetan dirua botatzeko ohitura izendatzeko; Zarautzen arranpilote erabiltzen omen zen, eta modua adierazteko adizlagun edo adberbio gisa, horrela: "bataioetan dirua botatzen da arranpilote", hau da, dirua edo goxokiak era jakin batean banatzen dira. Modu hori zein den erakusteko bidea ematen du beste hitz batek: arrapailo, harrapa! euskarakoaren eta atrapalo! gazteleniazkoaren hotsa baitu; baina, beharbada, nire uste hutsa besterik ez da. Bataioetako ohitura horrek duela urte batzuetaraino iraun zuen. Garai batean, xuhur samar agertzen baziren arranpilote dirua banatzen, ume-jendeak (beti anker izateko joera), abesten omen zuten: saguak umea jango!, saguak umea jango!; alegia, han diru gehiago banatzen ez bazen ume bataiatu berriari etorkizun okerrena opa zitzaiola. Geroago, gu umeak ginen garaian, arranpilote botatakoa bildu ondoren jasotako diruak elizako zimitorioan bertan jokatzen genituen paretari itsatsitako harrizko eserlekuen hurbilen zeinek utziko.