Bidezidor

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abu. 12a, 12:00
Bide estua, oinezko edo abereentzako bidea

bidezidor. iz. Mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzat dena.

Mendietako bide estuak izendatzeko hitz mordoa erabiltzen dira: bidezidor, bidetxidor, bidexendra, bidexka, xendra, xenda, bide zehar, inda…Horietatik bidezidor da gure artean gehien erabiltzen dena, eta bietxior, edo bietxor/biatxor ahoskatzen dugu, gutxi gorabehera. Bidezidorra hartu esamoldeak esan nahi du bide luzea hartu ordez, ahalik eta motzena aukeratzea, laburbidetik abiatzea, eta, hedaduraz, neke edo saiatze gutxiena eskatzen duen bidea hautatzea zerbait egiteko garaian.