Birabarki

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abu. 12a, 12:06
Zura zulatzeko tresna

birabarki. iz. Zuloak egiteko erreminta, U formako gider batez eskuz birarazten den daratulu batek osatua.

Zarautzen birabirkin deitzen zaio, eta badirudi gaztelaniazko villabarquin hitzetik datorrela, gero, arabieraren eraginez berbiquí bilakatu zen antigoaleko hitz batetik eratorria. Zakilari ematen zaizkion izen eta esamolde ugarien artean hankarteko birabarkidago; adierazkortasunez betea bada ere, arrunkeria da esamolde hori erabiltzea.