Hezurbeltz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko urr. 16a, 11:49

Ikusi hitzaren esanahiak

hezurbeltz. 1) iz. Pertsona kementsua, adorez betea, indartsua, edozeri aurre egiteko ausardia duena; gaur egun esango genuke erresilientzia handia duena.

2) iz. Kanpotarra, belarrimotza, ijitoa.

Hezurbeltz hitzak baditu bi esanahi. Alde batetik, pertsonaren gogortasuna eta irmotasuna adierazteko erabiltzen denean, hezurbeltza da edozeri aurre egiteko ausardia duena, nekeak eta lanak jasateko gai dena. Beste alde batetik, hitz gaitzesgarria ere izan daiteke eta kutsu arrazista du: kanpotarra (belarrimotza, euskalduna ez dena) edo ijitanoa adierazteko erabili izan da. Horrelakoetan hitz markatua da.