Erretxin

Erabiltzailearen aurpegia

Haserretzen erraza dena

erretxin. adj. Edozein huskeriagatik haserretzeko edo marmarka hasteko joera duena.

Norbait erretxindu egin dela esan ohi dugu edozein huskeriagatik haserretu denean edo zerbaitengatik, arrazoi handirik izan gabe, marmarka hasi denean. Erretxina zenbait landarek jariatzen duen eta airearekin kontaktuan jartzean solidotu edo loditu egiten den landare-izerdia da, eta, askotan, landare horiek sukoi bihurtzen ditu, su hartzen errazak baitira erretxin hori dutenez. Beharbada, pertsona suharrengatik, erraz haserretzen direnengatik, esaten da erretxina baino erreagoak edo erretxina baino suharragoak direla. Erretxin halakoa! interjekzioarekin adierazten zaio norbaiti ipurterrea eta haserrekorra dela.