Lepagorri

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko aza. 8a, 16:10

Ikusi hitzaren esanahiak

lepagorri. 1) iz.Lepoaldea gorria duten hainbat hegaztiri ematen zaien izena.

lepagorri. 2) adj.Lepoa soildua edo gorritua duena.

lepagorri. 3) adj.Lepaldea agerian duena.

lepagorri. 4) iz. Emagaldua.

Hainbat hegaztiri lepagorri deitzen zaie paparra gorrizta dutelako; horrela, leku batzuetan lepagorria esaten zaio txantxangorriari (Erithacus rubecola) eta kuliska gorria edo lepagorria kuliska mota bati (Limosa lapponica). Bestalde, hainbatetan hegaztiak lepoa soildua edo lumarik gabe izaten dute, batez ere oilategietako hainbat oiloak: oilo lepagorriak edo lepasoilak dira. Oilanda edo oilasko mota bat ere bada lepagorri izenekoa, azken aldean lumagorriak ospetsuagoak egin badira ere. Azkenik, lepagorri deitzen zaio lepaldea agerian duenari edo hala daramanari. Beharbada paparra aski bistan eta bularraldea agerian zutelako halaxe (lepagorri edo lepatxuri) deitzen zitzaien, garai batean, emagalduei ere. Lepatxurietara joatea edo lepagorriak bisitatzea putetara joatea zen.