Txorabio / zorabio

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko aza. 22a, 16:00

Ikusi hitzaren esanahiak

txorabio. 1) iz. Gaizkialdi, gorputzaren alditxartu aldia. Baita ere, konortea urritzea edo nahastea eragiten duen ondoeza, gehienetan kordea galdu gabe, baina ahulezia edo oreka galtzea ezaugarri duena.

2) iz. Zenbait ibilgailuren mugimenduak, bereziki itsasontzietakoak, eragiten duen goragalea edo buruko nahasmendua; mareoa.

3) iz. Sentipen bizi edo ugariek eragindako gogo-egoera nahasia.

Txorabio zorabioren txikigarria da eta esanahi bertsua dute, bakarrik txorabio erabiltzen dugunean larritasun gutxiagokoa dela adierazi nahi dugu, arinagoa dela. Garai batean zorabioa adierazteko nobedadea egin edo deskana egin esan ohi zen, gaur egun erabiltzen ez diren formulak badira ere. Horrela, egun esan ohi da txorabioak hartu du, txorabiatu egin da, txorabioa egin zaio. Kasu guztietan gaizkialdi bat izan duela esan nahi da, mareatu egin dela, alditxartu. Itsasoko ibilaldietan ere berdintsu: txorabiatu, mareatu edo zorabiatu. Zerbaiten edertasuna, handitasunak edo neurriz kanpoko izaerak halako sentipen berezi sortzen digunean zerbait horrek txorabioa eragiten digula esan ohi dugu. Esaterako: Guggenheimeko horma bihurriek txorabioa eragin zidaten. Gaixotasunak edo ahuleriak sortutako txorabio edo txakalaldiari esaten zaio edan gabeko mozkorra, eta txorabioa handiago denean, benetako zorabio denean, alegia, zentzua edo kordea galdu deitzen zaio.