Harrikada

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2019ko abe. 17a, 14:42

Ikusi hitzaren esanahiak

harrikada. 1) iz. Harriak emandako kolpea; jaurtitako harri batez emandako kolpea.

harrikada. 2) iz. Luzera-neurria: jaurtitako harri batek korritzen duen tartea.

harrikada. 2) iz. Zoro-haizea, norbaitek duen zoro-joera; norbaitek obsesio bat duenean erabiltzen da maiz, jo eta su beti gai berari heltzen dion pertsonari.

Hitzaren esanahi zuzena eta lehenengoa harri-kolpearena da, harriz emandako kolpea adierazten duena. Gutxi gorabeherako distantzia adierazteko ere erabiltzen da; horrela, Etxetik harrikada batera zeukan baratzea, esan nahi du etxetik hurbil zeukala baratzea, harria etxetik bota eta baratzera iristeko moduan. Horrek zeukak harrikada! esaten dugunean, aldiz, esan nahi dugu buruan baduela joera zoro antzekoa, gai baten biran dabilela, obsesionatua. Behar bada gaztelaniazko Vaya pedrada tiene! esamoldearen kalkoa besterik ez da.