Akastu, akestu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko urt. 24a, 11:44

Ikusi hitzaren esanahiak

akastu, akestu. 1) ad. Lanabes ebakitzaile baten ahoan, edo zerbaiten ertzean, etena edo koska egin edo gertatu.

akastu. 2) ad. Akatsak egin, koskak egin, leuntasuna galdu edo galarazi.

akastu. 3) ad. Kamustu, zorroztasuna kendu.

Nahiz eta gaur egun akats esaten dugunean (gehienetan, behintzat), zerbaitetan egindako edo gertatutako hutsa edo gabeziaz aritu, ezin ahaztu hitz horren beste esanahi bat, agian oinarrizkoa, beste bat dela: lanabes ebakitzaile baten ahoan edo zerbaiten ertzean gertatzen den etena edo koska. Esaterako, igitaia, sega, aizkora, aiztoa edo labana izan daitezke akastunak.