Elizakoak

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ots. 28a, 19:39

Gaixoei ematen zaizkien / zitzaizkien sakramentuak

elizakoak. iz. Eliza katolikoan, hilzorian daudenei ematen zaizkien sakramentuak (eukaristia eta oliadura).

Garai batean ohikoa zen oso gaixo zeudenei elizakoak ematea. Alde batetik, hilzorian zeudenei eramaten zitzaien eukaristiako sakramentua (komunioa) edo biatikoa. Bestetik, oliodura, azken igurtzi edo estremaunzioa, hau da, gaixorik zegoena olio santuaz igurztea.