Idiarena (egin, jo)

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ots. 28a, 19:47

Ikusi hitzaren esanahiak

idiarena jo, idiarena egin. 1) ad. Masturbatu, bakarka sexu plazera hartu.

idiarena egin. 2) ad. Masturbatu, besteren bati, koitorik gabe, sexu gozamena eman.

Hitz eta ekintza tabuen artean sartutakoa da masturbazioa. Horregatik ditu hainbat aldaera gauza bakarra izendatzeko. Horrez gain, ezkutuko hiztegi aldakor hori, esamolde-multzo erdi ahaztu hori, oso markatua da, matxista ia beti. Beraz, ezagutzen diren euskarazko esamoldeak nahiko antigoalekoak dira, erdi ahaztuak eta matxistak eta, horien ordez, berdintsu markatutakoak baina gaztelaniatik hartutakoak erabiltzen dira gaur egun. Paja bat egin ez da euskara, ez adierazgarria, ez zuzena: erdaratik hartutako kalko oker bat baino ez da. Zein dira masturbatu adierazteko iritsi zaizkigun euskal esamoldeak? Gehienak, esan bezala, genero-marka nabarmenekoak dira, gizonezkoen masturbazioari lotutakoak, batik bat: adar txikiarekin jostatu, arrain txikiarekin jolas egin, platanoa zuritu Hauek dira beste batzuk:aldaba jo, errobera egin, erroberari eragin, idiarena egin, idiarena jo, kanpaia jo, kanpaiak jo, santageda jo, txilibitua jo, txistua jo. Gure inguruan, gehien iraun duten formak idiarena egin eta idiarena jo dira, nik uste. Gure inguruan, gehien iraun duten formak idiarena egin eta idiarena jo dira, nik uste. Gai honetaz antigoaleko kontakizunetan ageri diren gauza gutxien artean perla hau dago: azalean ibili nahi ez badu, elkarri idiarena joko zioagu, alegia, larrutan egin nahi ez badu, elkarri plazera ematen ariko gaituk