Doblatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko api. 2a, 20:46

Ikusi hitzaren esanahiak

doblatu. 1) ad. Errepikatu, berriz egin.

doblatu. 2) ad. Bi halako egin, bikoiztu; bi aldiz egin edo doblea egin.

doblatu. 3) ad. Tolestu.

Gure artean ez da maiz erabiltzen doblatu errepikatzearen zentzuarekin, baina lehen ohikoa zen doblatu esatea bi halakoa adierazteko: hik diru hori jartzen baduk presoei laguntzeko, nik doblatu egingo diat hik jarritakoa. Askoz erabiliago da, dena dela, tolestearen esanahiarekin: lanean ari nintzela burdin barra doblatu zitzaidan. Doblaturekin esamolde ahaztu zenbait: lehoia doblatzeko moduko minak izan ditut (sekulako minak izan ditut); lau dobla eginda dago, gaixoa! minak lau dobla eginda dago, gaixoa! (hau da, minaren eraginez besoak eta hankak gorputzera tolestuta dago).