Ganadu-jateko

Erabiltzailearen aurpegia
(Argazkia: Jakoba Errekondo)

Ganaduak jateko biltzen den belarra

ganadu-jateko. iz. Ganaduri (behiei eta) jatekoa emateko biltzen dena, belar berdea, batik bat.

Ganadu-jateko (Zarautzen gana'jateko edo antzeko zerbait esaten zaio) ganaduarentzat biltzen den belar berdea da, oinarrian; belardian moztu eta berehala ekartzen dena, ondu gabe edo plastikoan gorde gabe. Ganaduarentzat belarra etxera ekartzea ganadu-jateko egitea deitzen da.