Sugatz

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko mai. 28a, 10:53

Belarrez edo garoz egindako meta

sugatz. iz. Haga edo hesola luze baten inguruan osatzen den belar ondu, iratze edo lasto pila.

Belar ondua busti eta usteldu gabe denbora luzez mantentzeko, belarra haga edo hesola luze baten inguruan pilatu, trinkotu eta antolatzen da (zen). Belar onduz egindako eraikuntza horri sugatz edo belar-meta deitzen zaio. Belar ondua izan ordez garoa edo inaurkina gorde daiteke esandako moduz. Horiek ere metak dira: garo-meta edo inaurkin-meta.