Txikito

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko eka. 29a, 11:33

Ikusi hitzaren esanahiak

txikito. 1) iz. Baxoerdia.

txikito. 2) iz. Ume edo gaztetxoei arreta deitzeko erabiltzen den deikia: hi, txikito!

txikito, xikito! 3) iz. Zuberoan, artzainek elkarri botatzen zizkioten hitzezko zirto gogorrak, gehienetan erotikoak edo zikinak.

Alde batetik, txikito deitzen zaie baxoerdiei, eta txikiteoan edo poteoan ibiltzea da tabernaz taberna baxoerdiak hartzea. Ohiz ekintza edo jarduera horietan aritzen dena txikiteroa da. Bestalde, Zuberoan, artzainek elkarri botatzen zizkioten hitzezko zirto gogorrak ere xikitoak dira. Gehienetan kopla edo esaldi errimatuak izaten dira eta gaia erotikoak edo eskatologikoa, bertso zikinak edo lizunak, beraz, eta amaieran errepikatzen da, ia beti, xikito! Gure artean lehen erabat ohikoa zena eta gaur egun ahaztu samarra dagoena, beste erabilera bat da: ume edo gaztetxoei arreta deitzeko erabiltzea, deiki moduan, deitzeko, arreta deitzeko. Hi, txikito! esan ohi zen ume baten ardura pizteko, errieta egiteko edo arreta eskatzeko. Zenbaitetan generoa bereizi egiten zen, eta txikita deitzen zitzaion nekeei: hi, txikita!