Ernegatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abu. 23a, 11:35

Ikusi hitzaren esanahiak

ernegatu. 1) ad.Erabat gogaitu; (norbait) amorratzen jarri.

ernegatu. 2) ad. Jainkoaz edo erlijioaz mintzatuz, fedeari uko egin.

ernegatu. 3) ad.Zerbaiti zor zaion leialtasunari uko egin.

ernegatu. 4) adj.Fedeari, jainkoari, erlijioari edo beste zerbaiti zor zaion leialtasunari uko egin diona.

ernegatu. 5) adj.Erabat gogaituta dagoena, haserretuta; amorratzen edo gogo txarrez dagoena.

ernegatu. 6) adj.Izaeraz estua dena, bere onetatik azkar ateratzen dena; pazientziarik gabeko pertsona, erraz haserretzen dena.

Gaztelaniazko renegar aditzak badu bir-ukaturen zentzua (re-negar) eta euskaraz bi itxura hartu ditu: arnegatu eta ernegatu. Lehenengoa (arnegatu) da gehien erabili ohi dena fede, erlijio edo jainkoari uko egitea adierazteko, baina ernegatu ere erabiltzen da zentzu horrekin: ernegatzen dut nire erlijio zaharkituaz! Hasierako esanahi horretaz gain, ordea, badu ernegatuk beste hedadurazko bat ere, sarrien erabiltzen dena, nik uste. Ernegatuk esan nahi du erabat gogaitu, amorrarazita egon; edota norbait amorratzen jarri: ez ezazue umea ernegatu, itzul iezaiozue jostailua. Azkenik, ernegatua da pazientziarik gabeko pertsona, erraz haserretzen dena: gure Joxe ipurterre ernegatu bat da, edozein txikikeriarekin galtzen du patxada. Norbait aski gogaitua bizi denean, esaten zaio lepotik gora ernegatuta bizi dela. Pazientzia sarri samar galtzen duen norbaitengatik esaten da ernegatua, erraiestua, prakerrea edo ipurterrea dela, sarritan egoten baita ernegazioak edo amorruak jota; hori maila gorenean denean, (norbait) lepotik gora ernegatuta bizi dela diogu.