Hatz txingar, behatz txingar, beatxingar

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abu. 23a, 11:37

Hatz txikia

(hatz) txingar. iz.Hatz txikia.

Gure eskuetako hatz txikiei hainbat izen eman ohi diegu, herrien arabera: txinkar, txingar, txiki, txikar, txiker… Horietatik hatz txikia, behatz txikia izango da, seguru asko, erabiliena, baina gure inguruko antzinako hizkeran horrekin batera erabiltzen zen hatz txingar, behatz txingarra (beatxingarra gure belarrietan).