Garrantziatu, garrantzio

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko abu. 23a, 11:40

Gantzak, eta bereziki urdaiak, zapore txarra hartu

garrantziatu. ad.Olioak edo gantzak usain eta zapore txarra hartu.

Jakia gustutxartu egiten denean, zaharmindu egin dela edo antzeko perifrasia erabiliz adieraz daiteke, baina badira antigoalean erabiltzen ziren beste hainbat modu ere. Esaterako, urdaia, gantza, olioa… arrantziatu edo garrantziatu egiten da, edo hobeto esanda, garrantzioa egiten zaio. Beste jaki batzuei, tejoa egiten zaie.