Ziplo, xiplo

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2020ko ira. 22a, 18:22

Ikusi hitzaren esanahiak

ziplo, xiplo. 1) adb.Bat-batean.

ziplo, xiplo. 2) adb.Amaiturik.

Bi eratara erabiltzen da, ziplo eta xiplo (adierazgarria edo txikigarria), eta, gehienetan, bat-batean adierazteko erabili ere. Ziplo erori, ziplo hilda gelditu edo antzeko esaldietan erabili ohi da. Horrela, esan ohi da ziplo erori norbait bat-batean erortzen denean; luze-luze erori, zorabiatuta edo. Badu beste esanahi bat ere, zenbaitetan erabilia: zerbait amaitzea, bukatzea, batik bat ustekabean edo uste baino azkarrago izan denean  amaitze hori: eman orduko ziplo biberoia.