Errubera / errobera

Erabiltzailearen aurpegia

Gurpila

errubera / errobera. iz. Gurpila.

Gaur egun gutxitan erabiltzen da errubera edo errobera gurpilaren ordez, eta, era berean, antigoalekoa iruditzen zaigu suzko erruberak deitzea festetako suei, su artifizialei. Garai batean, Zarautzen suak hondartzan / kostan (eta ez moilan) erretzen zirenean, ohikoa izaten zen San Roke egunean (abuztuaren 16.a) suzko erruberen ikuskizuna. Oholezko biribil baten ertzetan loturik zeuden etxaferuak piztu eta biribil edo errubera horiek ziztu bizian biraka hasten ziren: horiek ziren suzko erruberak. Gizonezkoen masturbazioa adierazteko erabiltzen diren hainbat esapideren artean, errobera egin, erroberan egin edo erroberari eragin esan ohi da, nahiz eta, gure inguruan, gehien iraun duten formak idiarena egin eta idiarena jo badira ere.