Ixtrilla egin / txistia egin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko mar. 11a, 17:03

Ikusi hitzen esanahiak

 

txistia egin. 1) ad. Oin hutsean jarrita mahatsak zapaldu muztioa ateratzeko.

ixtrilla egin. 1) ad. Oin hutsean jarrita mahatsak zapaldu muztioa ateratzeko.

ixtrilla egin. 2) ad. Zerbait edo norbait (ganaduak, ardiak, behorrak, pertsonak…) sarritan behin eta berriro gainean ibiltzeaz gune bat zikindu edo lokaztu.

ixtrilla egin. 3) ad. Likido bat (ura, txiza, sagardoa…) dagoen leku batean behin eta berriro ibiltzeaz baltsasortu edo lokaztia egin.

Mahatsak dolarean jarri eta oin hutsekin lehertu edo zanpatzeari txistia egin deitzen genion; beste leku batzuetan istrilla egin deitzen omen zaio.  Aspaldiko hitzak dira eta ia ahaztuak (gaur egun ez da horrelakorik egiten ez bada txakolin egun edo mahats-biltze festa batean). Ez da erraza jakiten nola idatzi behar diren ere, ez baitira hiztegietan ageri diren horietakoak. Istrilla egin eremu zabalagoko aditza da; horrela, istrilla egiten da sagardotegi batean isuritako sagardoa oinpean hartu eta halako putzu, baltsa edo lokaztia sortzen denean; gauza bertsua gertatzen da beste likido batek bustitako lekuan jendea edo animaliak ibili eta halako lokazti antzekoa sortzen denean. Halakoetan gune hura istrilla egina dagoela esaten da. Zenbaitetan esanahi bera dute txistia egin eta istrilla egin esapideak; agian biak ere jatorri berekoak dira, eta estrellar aditzetik datoz, lehertzea edo apurtzea dutela oinarrian, baina, beharbada, gehiegitxo esatea da hori ere…