Balandra / balandra egin

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko uzt. 4a, 11:33

Ikusi hitzaren esanahiak

 

balandra. 1) iz. Itsasontzi txikia, masta bakarreko belaontzia.

balandra egin. 2) ad. Mutikoen arteko jolas iraingarria: zerbait iraingarria egin.

balandra egin. 3) ad. Lagunek edo taldekoek norbait lotsarazi dezakeen zerbait egin (galtzak erantzi, biluzi utzi edo begiak arropa edo jantzi batekin estali ondoren taldekoek astinaldi bat eman…).

Balandra hitzarekin masta bakarreko belaontzi mota bat adierazten da, berez, baina badu aspaldiko beste erabilera bat ere, gaur egun zeharo ahaztua dena (zorionez) baina gure mutiko garaietan hainbat lotsa eragindakoa. Balandra egitea mutikoen arteko jolas iraingarria zen, eta jolasaren oinarria izaten zen norbaiten "lagunek", jolaskideek edo taldekoek, bat egin eta balandra jasaten zuen pertsonari galtzak erantzi eta gerritik behera biluztea, edota begiak jaka edo jantzi batez estali ondoren koitaduari astinaldi bat ematea. Lotsarazteko beste modu batzuk ere baziren, baina oinarrian beti gauza bertsua izan ohi zen balandra egitea: norbaiti irain eragitea, eta abilezia behar izaten zen horrelakoetan ihes egiteko edo… galtzei sendo eusteko.