Palar

Erabiltzailearen aurpegia

Ikusi hitzaren esanahiak

palar. 1) iz. Belaikia, ilargi erdi baten forma duen aitzur mota, hainbat gai biltzeko edo zabaltzeko erabiltzen dena.

palar. 2) iz. Aitzur zabala eta eite berezikoa (trapezoidala edo) hainbat eginkizunetarako erabiltzen dena.

palar. 3) iz. Pala aho-zorrotza eta gainalde zuzenekoa, laiaren antzera lurra iraultzeko erabiltzen dena.

Beharbada garai batean bi tresna izango ziren belaikia eta palarra, baina herri batetik bestera izenak aldatzen dira eta zenbaitetan bi tresnak izen berez edo tresna bera bi izenez erabiltzen dira. Palar hitza da gehien iraun duena eta hainbat gauza edo tresna adierazteko erabiltzen da (hala eta guztiz, gutxi, eta desagertzeko zorian egon daiteke, beharbada). Horrela, palar deitzen zaio beste zenbait lekutan pelaki edo belaiki deitzen zaion tresnari, baina baita ere pala mota berezi bateri (lurra iraultzeko erabiltzen denari) eta haren antzekoa den aitzur mota bati. Aitzur horiek, antigoalean, zotalak edo zohiak ateratzeko edo dolareetako pats zanpatua zatikatzeko erabiltzen ziren.