Imina

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2021ko aza. 3a, 09:57

Aleen edukiera neurria

imina. iz.Aleen edukiera-neurria, anegaren laurdena; neurri horretan sartzen den ale kopurua; neurri hori hartzen duen ontzia.

Bizkaian erabiltzen da (zen) batik bat edukiera-neurri hori, imina, baina ezaguna izan zen gurean ere. Esaera zahar baten arabera horrela izan behar du uztak: Hazia katiluka, uzta iminaka.