Potxo

Erabiltzailearen aurpegia

Ikusi hitzaren esanahiak

potxo. 1) iz. Astakumea.

potxo. 2) interj. Maitasun edo kariñozko hitza edo deitzailea, txerazko hitza; ia beti neska edo emakumeekin erabiltzen dena (zena). Mutikoekin erabiliago da (zen) txotxo edo txo.

potx, potxo. 1) interj. Astoari deitzeko hotsa edo hitza: potx-potx-potx, edo potxo-potxo.

potxo, potxotxo. 1) iz. Txakurra (Iparraldean, batik bat).

Potxo hitza erabiltzen daastakumea izendatzeko, seguru asko astoari deitzeko erabiltzen den hotsa edo hitza dela bitarteko: potx-potx-potx, edo potxo-potxo. Potxo edota potxotxo deitzen zaio txakurtxoari, batez ere Iparraldean, beste zenbait lekutan toto edo ttotto deitzen zaion modu berean. Horrez gain, maitasun edo kariñozko deitzailea ere bada potxo, neskato eta emakumeentzat bereziki, nire ustez, mutikoentzat (Kostaldean, behintzat) gehiago erabiltzen baita txo eta txotxo. Norbaitek negozio txarra egin duela adierazi nahi denean, esan ohi da: Astoa saldu eta potxo erosi.