Ota / kota

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko ots. 21a, 10:46

Oiloen lo-tokia.

ota / kota. iz. Garai bateko oilategietan eta, oiloen lo-tokia.

Antzinako oilategietan lurretik altuera batera prestatzen ziren halako makila edo oholtxoak, horizontalki ipiniak, oiloek arratsetan haietara erretiratu eta han lo egin zezaten lur arrasean egotearen arriskuak saihestuz. Oiloen lo-toki horiek ota edo kota zuten izena, eta ilundu orduko igotzen ziren oiloak kotara.