Papardo / papalardo / pepelerdo

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko eka. 18a, 12:06

Ikusi hitzen esanahiak

papardo. 1) iz. Arrain mota (Brama brama), azal gogorrekoa eta haragi trinkokoa.

papalardo. 1) iz. Papardoa, arrain mota (Brama brama).

papalardo. 2) adj. Ergel erabatekoa, tontolapiko izugarria.

pepelerdo. 1) adj. Irain-hitza. Ergel erabatekoa, tontolapiko izugarria.

 

Papardoa edo papalardoa arrain mota aski ezaguna zen garai batean, baina gaur egun ez da ia ikusten arrain-merkatuetan. Frijitu, azala kendu eta tomate eginean (tomate-saltsan) gozatuta jan ohi da. Horrez gain, papalardo deitzen zaio ergel erabatekoa denari, eta adiera horretan pepelerdo hitza ere erabiltzen da gauza bera adierazteko. Hori duk papalardo aurpegia! esaten zaio ergel itxura duen edo ergel itxurak egiten duenari.