Arbatu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2022ko aza. 17a, 18:51

Landareari arba jarri.

arbatu. ad. Zenbait landare igokariri makila, kanabera edo adar soilduak jarri landare hori gorantz igo dadin arba hori euskarri erabiliz.

Babarrun, leka, ilar edo tomateak arbatu egiten dira, horrela landare horiek euskarria izan dezaten hazteko. Norbait argala dela adierazteko babarrun-arba baino argalago (dagoela)esan ohi zaio.