Fu

Erabiltzailearen aurpegia Antigoaleko Hiztegia 2023ko urt. 11a, 12:08

Ikusi hitzaren esanahiak

fu. 1) onomatopeia. Putz egitearen onomatopeia.

fu. 2) onomatopeia. Katu haserreak egiten duen soinuaren onomatopeia.

fu eta fu. 3) esamoldea. Etengabe putz eginez; haizeak etengabe edo aldika indarrez bazterrak astintzen dituenean.

fu (egin). 3) ad. Putz egin.

Umeen hizkeran, fu izaten da putz egitearen onomatopeia, eta fu egin erabiltzen da putz egin adierazteko; hau da, suak edo jateko beroak ez erretzeko fu egin behar zaie haiei, eta fu-fu egin pizturik dagoen pospoloa itzaltzeko. Katu haserreak ere fu egiten du euskaraz, eta fu eta fa ibiltzen da zeharo haserre dagoenean; hedaduraz fu eta fa ibiltzen da oso haserre dagoena ere, edo antzeko esamolde baten bidez ere adierazten da: su eta fu. Haizeak, aldiz, fu eta fu egiten du etengabe txistuka ari denean, edo aldika, baina indarrez, bazterrak astintzen dituenean.