Ongi etorri Gernika 2017

Erabiltzailearen aurpegia Hotz Zarautz 2017ko api. 26a, 09:19

Duela 80 urte Gernika bakearen ikur bihurtu zen, faxismoak bonbardatu eta milaka errefuxiatu sortu ondoren. Istorio hau Europako mugetan errepikatzen ari da gaur eta orain guk elkartasuna adierazi eta 'elkarrekin gerrarik ez' eta 'ongi etorri errefuxiatuak' oihukatu behar dugu.

Horretarako, apirilaren 28, 29 eta 30rako Gernikan ekitaldi handi bat antolatzen ari dira, eta bertaraino heltzeko zutabeetan antolatutako martxa bat egingo da, Euskal Herriko herrietatik. Erakutsi diezaiegun Europako gobernuei gurekin nahi ditugula gudek eta injustiziek eragindako errefuxiatuak. Gune, auzo, herri eta hiri bakoitza harrera lurralde bihurtu dezagun.

Zatoz zu ere apirilaren 29an eta 30ean Gernikara! Hotz-Zarautzeko kide batzuk 29an, larunbat goizean abiatuko gara Gernikarantz, arratsaldean Muxikatik irtengo diren zutabeetan parte hartzeko. Bakarrik bazaude edota taldean gurekin joan nahi baduzu, jarri gurekin kontaktuan hotzzarautz@gmail helbidera idatzita, edota bestela Muxikan elkar ikus gaitezke, 16:00etan.