Irabazi-Zarautzek alkateari zuzenketa eskatzen dio.

2018/06/26 00:00

Zarautz

Pasadan osteguneko udalbatzarrean, eskari galderetan, Zarauzko Alkate Jaunak era desegokian aipatu gintuen. Ez da komentario sexistak jasotzen ditugun lehen aldia eta ez da azkena izango. Azken finean, Alkateari barrutik ateratzen zaizkion komentarioak dira eta zer pentsatua ematen dute. Dirudienez, bai alkate-karguak bai hura gizona izateak, gure gainetik dagoela sentiarazten dio. Eta alkate kargu hau erabiltzen du gu zapaltzeko. Irabazi-Zarautz-etik alkatearen portaera hauek, eta Berdintasuneko zinegotziaren pasibotasuna salatu nahi ditugu. https://drive.google.com/file/d/1NymeLwZN7gwkr9tcdbJ6tz4urW6mF-l6/view?usp=sharing

Eloy de la Iglesia zinemagile zarauztarrari aitortza ekitaldi bat egiteko proposamena

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2018-04-26 10:47   kultura

Apirileko udalbatzarra egingo dugu gaur arratsaldean eta Irabazi-Zarautzek Eloy de la Iglesia zinemagile zarauztarrari aitortza ekitaldi bat egiteko, mozio bat aurkeztu du.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

MOBILIZATZEKO ORDUA

2018/04/17 19.00

Anbulategian Zarautz

Bat egiten dugu Errausketaren Aurkako Mugimenduak antolatuta, asteazken honetan 19:00etan anbulategian egingo den elkarretaratzearekin eta Zarauzko herritarrei parte hartzeko deia egiten diegu.

8M* EMAKUMEOK* PLANTO: gure babes osoa

8M* EMAKUMEOK* PLANTO: gure babes osoa

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2018-03-07 11:48   euskara

Nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an, EMAKUMEOK PLANTO - NOSOTRAS PARAMOS aldarriarekin bat egin nahi dugu guk, eta, horrela, bizi garen sistema kapitalista, eta heteropatriarkala salatu nahi dugu.

8M* EMAKUMEOK* PLANTO: gure babes osoa. IRABAZI-ZARAUTZ

2018/03/02 00:00

Zarautz

nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an, EMAKUMEOK PLANTO - NOSOTRAS PARAMOS aldarriarekin bat egin nahi dugu guk, eta, horrela, bizi garen sistema kapitalista, eta heteropatriarkala salatu nahi dugu. Besteak beste: - Emakumeoi gehien eragiten diguten sektoreen aurrekontuetan egiten diren murrizketak: osasun sisteman, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan. - Krisia areagotzen duen ustelkeria. - Emakumeoi eskubide osoak aitortzen ez dizkigun justizia patriarkala. - Gure eskubideen murrizketak eta errepresio larria. Horrela, eskubideen eta bizi-baldintzen erabateko berdintasuna eta gure aniztasuna onartzea exijitzen dugu. Hortaz, martxoaren 8an nazioarteko grebarako deialdia zabaltzen dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Emakumeei deia egiten diegu M-8ko greban parte har dezaten, bakoitzak ahal duen neurrian. Eta, bukatzeko, galdera bat egin nahi genuke: Emakumeok egiten dugun guztia egingo ez bagenu, zer gertatuko litzateke?

Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu!

2018/02/21 00:00

Zarautz

Otsailaren 24an Gipuzkoako erraustegiaren aurka manifestazioan protesta egiteko deia zabaldu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. Donostiako Gipuzkoa Plazan hasiko da, arratsaldeko 17:30ean, lelo honekin: “Erraustegia gelditu. Birziklapena sustatu!”. Gipuzkoako udal eta alderdiak manifestaziora gonbidatu ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Irabazi-Zarautz Errausketarik ez dugula nahi eta birziklatzearen alde gaudela esatera joango da larunbatean. Informazio gehiago: http://erraustuez.org/eu/2018/02/08/otsailaren-24an-manifestazio-handia-erraustegiaren-aurka/#more-2902

Irabazi Zarautz eta Animalien Babesa

Irabazi Zarautz eta Animalien Babesa

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2017-05-29 12:17   Politika

Irabazi Zarautz Udal taldeak animalien babesaren aldeko mozioa aurkeztu zuen Maiatzeko Udalbatzarrean. Mozioa ez zen onartu. EAJ eta PSE taldeen ustez, logikoena, dagoen ordenantza aldatu edo berritzea da. Horregatik, gaur, Irabazi Zarautz udal taldeak Animalien Babeserako Ordenantza proposamena erregistratu du, eztabaidatua izan dadin.

Irabazi-Zarautzek eta Animalien Babesa

Irabazi-Zarautzek eta Animalien Babesa

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2017-05-29 12:14 Irabazi Zarautz Udal taldeak animalien babesaren aldeko mozioa aurkeztu zuen Maiatzeko Udalbatzarrean. Mozioa ez zen onartu. EAJ eta PSE taldeen ustez, logikoena, dagoen ordenantza aldatu edo berristea da. Horregatik, gaur, Irabazi Zarautz udal taldeak Animalien Babeserako Ordenantza proposamena erregistratu du, eztabaidatua izan dadin.

Irabazi-Zarautzek eta Animalien Babesa

Irabazi-Zarautzek eta Animalien Babesa

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2017-05-29 12:13 Irabazi Zarautz Udal taldeak animalien babesaren aldeko mozioa aurkeztu zuen Maiatzeko Udalbatzarrean. Mozioa ez zen onartu. EAJ eta PSE taldeen ustez, logikoena, dagoen ordenantza aldatu edo berristea da. Horregatik, gaur, Irabazi Zarautz udal taldeak Animalien Babeserako Ordenantza proposamena erregistratu du, eztabaidatua izan dadin.

Asanblada irekia

Asanblada irekia

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2017-02-10 10:57   Politika

Azteazkena, otsailak 15 , arratsaldeko 19:00etan Zuberoa Kalean, 22 dagoen lokalean elkartuko gara. Parte hartu!!