2018/03/02 00:00

8M* EMAKUMEOK* PLANTO: gure babes osoa. IRABAZI-ZARAUTZ

8M* EMAKUMEOK* PLANTO: gure babes osoa. IRABAZI-ZARAUTZ
Zarautz
nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an, EMAKUMEOK PLANTO - NOSOTRAS PARAMOS aldarriarekin bat egin nahi dugu guk, eta, horrela, bizi garen sistema kapitalista, eta heteropatriarkala salatu nahi dugu. Besteak beste: - Emakumeoi gehien eragiten diguten sektoreen aurrekontuetan egiten diren murrizketak: osasun sisteman, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan. - Krisia areagotzen duen ustelkeria. - Emakumeoi eskubide osoak aitortzen ez dizkigun justizia patriarkala. - Gure eskubideen murrizketak eta errepresio larria. Horrela, eskubideen eta bizi-baldintzen erabateko berdintasuna eta gure aniztasuna onartzea exijitzen dugu. Hortaz, martxoaren 8an nazioarteko grebarako deialdia zabaltzen dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Emakumeei deia egiten diegu M-8ko greban parte har dezaten, bakoitzak ahal duen neurrian. Eta, bukatzeko, galdera bat egin nahi genuke: Emakumeok egiten dugun guztia egingo ez bagenu, zer gertatuko litzateke?