Martxoak 8 - Emakumeen Nazioarteko Eguna

8M* EMAKUMEOK* PLANTO: gure babes osoa

Erabiltzailearen aurpegia Irabazi Zarautz 2018ko mar. 7a, 11:48
Oihane Delgado eta Ana De Benito, Irabazi zarautzeko kideak (Irabazi Zarautz).

Nazioarteko emakumeen grebarako deialdia zabaldu zuten. Aurtengo martxoaren 8an, EMAKUMEOK PLANTO - NOSOTRAS PARAMOS aldarriarekin bat egin nahi dugu guk, eta, horrela, bizi garen sistema kapitalista, eta heteropatriarkala salatu nahi dugu.

Besteak beste:

  • Emakumeoi gehien eragiten diguten sektoreen aurrekontuetan egiten diren murrizketak: osasun sisteman, gizarte zerbitzuetan eta hezkuntzan.

  • Krisia areagotzen duen ustelkeria.

  • Emakumeoi eskubide osoak aitortzen ez dizkigun justizia patriarkala.

  • Gure eskubideen murrizketak eta errepresio larria. Horrela, eskubideen eta bizi-baldintzen erabateko berdintasuna eta gure aniztasuna onartzea exijitzen dugu.

Hortaz, martxoaren 8an nazioarteko grebarako deialdia zabaltzen dugu, lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan. Emakumeei deia egiten diegu M-8ko greban parte har dezaten, bakoitzak ahal duen neurrian. Eta, bukatzeko, galdera bat egin nahi genuke: Emakumeok egiten dugun guztia egingo ez bagenu, zer gertatuko litzateke?