2018/11/25 00:00

Irabazi-Zarautz taldeak Maite Garrastazu zinegotziaren dimisioa eskatzen du

Irabazi-Zarautz taldeak Maite Garrastazu zinegotziaren dimisioa eskatzen du
Zarautz
Azpeitiko auzitegiak ulertu du Talaimendi mediaren magalean eraikitako mega eraikuntza ez dela berreraiki den baserria, ez eta birgaitutakoa ere, baizik eta “Babes Eremu Bereziko Lurzoru Urbanizaezinean baimendu ezin daitekeen eraikuntza berria”. Martxoan epailearen aurrean agertu beharko dira, lehen aldiz, azken lau urteotan astakeria honen arduradun izendatuak izan diren batzuk. Aiako alkate ohia, egungo Urola Kostako Mankomunitateko buru dena, Aiako udaleko arkitekto eta aparejadorea eta bi promotore (horietako bat Maite Garrastazu, Zarauzko Udaleko zinegotzia) izango dira 2019ko martxoaren 11an epailearen aurrean eseriko direnak inputatu gisa. Beraz, guzti honegatik, Irabazi-Zarautz taldetik, Maite Garrastazu zinegotziaren dimisioa eskatzen dugu.